viernes, 29 de agosto de 2014

Playback

Atzo gauean playback-a egin genuen. Banaka zein taldeka egin zitekeen eta denetarik egon zen, dantzak, antzerkia...








jueves, 28 de agosto de 2014

Pin Pon partiduak eta irabazleak

Egun hauetan pin pon partiduak jolasten ari gara. Neska mutilek eskatu ziguten eta denok parte hartzen gabiltza. Asko gustatzen zaienez, txapelketa desberdinak antolatu ditugu.




  
Lehenengo Pin Pon txapelketako irabazlea Alejandro izan da.
 
Pin Pon txapelketako irabazleak: Lucas eta Alejandro

 

Txapak

Gaur arratsaldean txapak egin ditugu. Bakoitzak bi egin ditu eta nahi izan dituzten bezala diseinatu dituzte.


 


Beroari aurre egiteko...

Atzo bero handia egin zuenez Lemoako pistinara joan ginen, beroari aurre egiteko erarik onena delako. Oso gustura ibili ziren salto desberdinak egiten, hona hemen salto ikusgarri batzuk.









martes, 26 de agosto de 2014

Erlaxazioa

Arratsaldeko ariketen ondoren, neska mutilak lasaitzeko, erlaxazio saioa egin dugu.



Akrosport

Gaur arratsaldean Akrosport egin dugu. Akrosport edo gimnasia akrobatikoa akrobata bat bestearen gainean giza piramide, dorre edo beste egiturak egitean datza. Oso gustura ibili dira eta azkenean beraiek sortu dituzte nahi izan dituzten irudiak.

 
 

Karaokea II

Atzo gauean, neska-mutilek eskatu zutenez, karaokea egin genuen berriro. Atzokoan berriek ere parte hartu zuten eta oso ondo abestu zuten.

 





Hondartzara irteera

Atzo arratsaldean Sukarrietako hondartzan primeran pasatu genuen.




lunes, 25 de agosto de 2014

Txitxiburduntzi

Atzo gauean afari berezia izan genuen, txitxiburduntzia, hau da, bakoitzak bere txorizoa, hirugiharra eta saltxitxak erre zituen sutan. Primeran pasatu zuten makilekin afaria erretzen.




Herri kirolak

Atzo arratsaldean herri kirol hauek egin genituen: txokorrak, giza froga, zaku lasterketa, palak eta sokatira. Taldeka aritu ginen eta denek gustura parte hartu zuten. Bukatzeko soka saltoan ibili ginen.