viernes, 10 de abril de 2015

Apirilak 10

Gaur herria ezagutzera joan gara eta paseotxo bat eman eta gero, plazan jolasean aritu gara. Gauean, diskotekan dantzan, gelditu gabe ederto pasatu dugu.






Apirilak 9, arratsalde pasa

Atzo arratsaldean, jolas desberdinak egin genituen Arboledako inguruetan.












jueves, 9 de abril de 2015

Jolastuz euskaraz ikasi

Euskaraz ikasteko ez da denbora guztia mahai baten inguruan egon behar, jolasten ere asko ikasten da.








Gaubela: Musika Kutxa

Atzo gauean, gaubelan, musika kutxaren jolasean aritu ginen. Hasieran lotsatuta ibili ziren arren, gehienak parte hartu zuten eta oso ondo pasatu genuen.





miércoles, 8 de abril de 2015

Buztin tailerra

Arratsaldean buztinarekin lanean aritu gara, benetan dibertigarria izan dela eta gustura aritu garela. Gauza desberdinak egin ditugu, eginda zeuden ontziak margotu, ontzi berriak egin eta buztinezko apaingarriak sortu.















Pazko Asteko barnetegia: Arboleda

Atzo lehen eguna izan zen eta primeran pasatu genuen. Goizean euskarako lanak egin eta arratsaldean barnetegi inguruko zelaietara joan ginen askaria jatera eta jolasak egitera.