viernes, 10 de julio de 2015

miércoles, 8 de julio de 2015

San Fermin

Atzo San Fermin eguna izanik, entzierroa egin genuen. Hasieran umeek zapi eta apaingarri gorriak egin zituzten, ondoren, San Fermineko kanta ikasi zuten. Horren ondoren santuari kantu egin ostean zezenen aurrean korrika egin genuen. Hementxe argazki batzuk.






ANTZERKIA

Atzo Danen ikasleek antzerki bat aurkeztu zuten beste kideen aurrean. Hona hemen antzezpenaren zenbait argazki:






martes, 7 de julio de 2015

Taloa afaltzeko

Herri kiroletan egindako esfortzu handia eta gero afari eder bat merezi zuten gure umeek. Afari berezia izan genuen, taloa txerriki eta txokolatearekin. Ikasleek egin zuten beraien taloa. Hemen zenbait argazki batzuk.









Euskal Jaia herri kirolak

Atzo euskal jaia ospatu genuen. Arratsaldean taldeko argazkiak atera ondoren dantza batzuk ikasi genituen. Horren ondoren herri kiroletako froga ezberdinak burutu genituen. Bero asko pasatu zuten umeek baina ezfortzu handia egin zuten.



















Musika kutxa

Egun bi egon gara ezer idatzi gabe, lasai bertan gaude berriro. Herenegun musika kutxaren jolasa egin genuen. Musika jotzen dauden bitartean baloia pasatu behar dute partaide ezberdinek, musika gelditzerakoan baloia duenak papertxo bat atera beharko du kutxatik. Paderak dioena egin. Hona hemen zenbait argazki.





domingo, 5 de julio de 2015

Diskoteka

Atzo gabean udalekuko lehen diskoteka egin genuen. Ikasleak topera ibili izan ziren dantzan. Ikusten denez dantza egitea eta gorputza mugitzea oso gustuko dute. Aurreranzean ere diskoteka gehiago egingo ditugu. Hona hemen argazki batzuk.